Orioko gizonezkoen traineruak irabazi du Gipuzkoako txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 12a

Orio Gipuzkoako Txapelketako banderarekin. (Iñigo Gaiton /Karkara.eus) Gaur Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu da Getarian, eta Orioko gizonezkoen trainerua izan da txapelduna, 19:46,92 denbora eginda. Hirugarren txandan jokatu du traineru horiak Hodarribia, San Juan eta San Pedrorekin batera, eta estropadaren buruan jarri da hasieratik. Bigarren iritsi da Hondarribia (19:53:54) sei segundura eta hirugarren postuan sailkatu da Donostiarra (20:10,04). Eskualdeko gainontzeko taldeei dagokionean, Zumaia (20:41,02) 6. postuan sailkatu da, Zarautz (20:55,04) zazpigarrena izan da, eta zortzigarren iritsi da Getaria (21:01,90) Emakumezkoetan San Juan txapeldun Emakumezkoen txapelketan San Juanek (10:44,35) irabazi du bandera. Hibaika bigarren sailkatu da bi segundura eta hirugarren izan da oriotarren txalupa, 11:06,66 denbora eginda. Betaranoen mailan Zumaiak irabazi du Gipuzkoako Traineru Txapelketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide