Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean Getarian

Mailo Oiarzabal 2017ko uzt. 12a, 15:43

Emakumezkoek eta gizonezkoek jokatuko dituzte lehiak

Gaur (asteazkena), 18:00etan, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute Getarian. Hamazpi traineru ariko dira lehian (beteranoek ere parte hartuko dute). Gipuzkoako Txapelketako txandak: EMAKUMEZKOAK
  • Lehen txanda: Hernani, Arraun Lagunak eta Donostiarra.
  • Bigarren txanda: San Juan, Hibaika eta Orio.
GIZONEZKOAK
  • Lehen txanda: Lapurdi, Hibaika eta Mutriku.
  • Bigarren txanda: Donotiarra, Zumaia, Zarautz eta Getaria.
  • Hirugarren txanda: Hondarribia, Orio, San Juan eta San Pedro.
Gipuzkoako emakumezkoen traineruen artean faboritoak San Juan eta Hibaika dira, biak izan direlako garaile bakarrak arraun liga hasi zenetik. Iaz, Hibaika izan zen garailea. Gizonezkoetan, Orio eta Hondarribia dira faborito nagusiak. Beraz, hirugarren txandan lehia bizia izango da. Bizkaiko traineru txapelketa ere gaur jokatuko da Lekeition, 19:00etan hasita. Kasu horretan hamahiru traineruk parte hartuko dute lehian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide