Uda ostean, urriaren 30ean, estreinatuko dute Irusoin eta Moriarti ekoiztetxeek egindako
Aundiya filma. Eskualdeko hainbat herritan errodatu zituzten filmaren zatiak iaz, hala nola
Beizaman, Zestoan, Zumaian eta Zarautzen. Jon Garaño eta Aitor Arregi zinemagileak Migel Joakin Eleizegi
Altzoko Handiaren bizitzan oinarritu dira filma egiterakoan. Handia Altzoko baserri batean jaio zen 1818an, eta gaitz batek jota, etenik gabe hazten hasi zen. 2,42 metro luze izateraino iritsi zen Eleizegi.
Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre eta Aia Kruse dira filmean parte hartu duten aktoreak. Eta Moriarti eta Irusoin ekoiztetxeek egin dute lana,
Loreak filmaren egileek, hain zuzen.