Iñigo Peña Europako piraguismo txapelketan izango da asteburuan, Bulgarian

Baleike.Eus 2017ko uztailaren 11

Europako sprint piraguismo txapelketa jokatuko da asteburu honetan Bulgariako Plovdiv hirian. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira estropadak, eta 1.000 metroko proban ariko da Peña, Francisco Cubelosekin batera.

Iñigo Peña estropada batean. (Baleike.eus) Europako sprint piraguismo txapelketa izango da asteburuan Bulgariako Plovdiv hirian, eta han izango da Iñigo Peña zumaiarra. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira estropadak. Zumaiarra Francisco Cubelosekin batera izango da, K2 modalitateko 1.000 metroko proban. Orain arte maila bikaina eman dute bi kirolariek; horren erakusgarri da maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran jokatutako Munduko Kopako probetan lortutako bi urrezko dominak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide