Martxan da Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 30. edizioa

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 11

Ipuin lehiaketarako gaia librea izango da, eta idatziak euskara hutsean egin beharko dira. Gainera, lanek aurretik argitaratu gabeak eta 6-15 orri arteko luzeradunak izan beharko dute. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Zumaiako Udalak martxan jarri du dagoeneko Julene Azpeitia ipuin lehiaketa. Aurtengoa 30. edizioa da, eta lehiaketaren helburua da literatur sorkuntza bultzatzea eta indartzea.
Ipuin lehiaketarako gaia librea izango da, eta idatziak euskara hutsean egin beharko dira. Gainera, lanek aurretik argitaratu gabeak eta 6-15 orri arteko luzeradunak izan beharko dute. Lanak udaletxean edo posta elektronikoz, euskara@zumaia.eus helbidean, aurkeztu beharko dira irailaren 30a baino lehen. Epaimahaiak erabakia hartu ostean, hiru sari banatuko dituzte antolatzaileek:
  1. Lehen saria: 3.000 euro.
  2. Bigarren saria: 1.500 euro.
  3. Zumaiarrek idatzitako ipuin onenaren saria: 1.000 euro.
Baldintzak: 1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaratu gabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak. 2.- Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren lau ale bidaliko dira. 3.- Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen- abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia. 4.- Aukera dago lanak posta elektronikoz bidaltzeko ere, euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan ere egilearen izen- abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera. Epaimahaiko idazkariak izango du lan irabazleak ebatzi arte datuok gordetzeko ardura. 5.- Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko. 6.- Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira. 7.- Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da. 8.- Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira. 9.- Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. 10.- Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. 11.- Sariak: 3 sari emango dira: Lehen saria: 3.000 €Bigarren saria: 1.500 €Zumaiako onenaren saria: 1.000 € Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute. 12.- Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketarako dela adierazita: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen enparantza 120750, Zumaia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide