Narrondo auzoan sankristobalak ospatzen ari dira

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 9a

Joan den ostiraletik sankristobalak ospatzen ari dira Zestoa eta Zumaia arteko Narrondo auzoan. Ostiralean mus txapelketa jokatu zuten; larunbatean, auzotarren afaria eta mariatxien emanaldia izan zuten; gaur, igandea, berriz, besteak beste, goizean asto proba jokatu dute eta Unai Gijarrorenak irabazi du. Bigarren sailkatu da Artabilla, hirugarren Apolo eta laugarren Pello. Bihar, astelehena, San Kristobal eguna ospatuko dute Narrondon. 10:30ean hasiko da festa giroa Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen kalejirarekin. Gero, 11:00etan, meza izango da eta segidan hamaiketakoa. 20:00etan sardina-jana egingo dute, Elustondo anai-arrebek girotuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide