Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxe batean aurkitu dituzte 85 urteko emakumearen eta 76 urteko gizonaren gorpuak. Ikerketa zabalik dago, baina hilotzek ez dute indarkeria zantzurik..
85 urteko emakume bat eta 76 urteko gizon bat, anai-arrebak, hilda aurkitu dituzte gaur, uztailak 3, Zumaian. Itzurun zuhaizbideko etxe batean azaldu dira hilik. Nola zendu diren argitzeko, ikerketa zabaldu dute, baina lehen azterketen arabera, hilotzek ez dute indarkeria zantzurik.
Bizilagunek eman diote bi herritarrak falta zirelaren berri Udaltzaingoari. Eguerdian sartu da Ertzaintza haien etxera, eta biak hilda aurkitu dituzte. Ertzaintzak uste du orain egun batzuk hil zirela.
Gorpuak auzitegi medikuntzako zerbitzura eraman dituzte, autopsia egiteko.