Narrondoko iazko festetako irudia. (Baleike.eus)
Ostiralean hasiko dira Narrondoko San Kristobal jaiak, 20:00etan botako duten suziriarekin. Ondoren, 22:00etan, mus eta eskoba txapelketa egingo dituzte. Festek asteburuan izango dute jarraipena, eta hainbat ekintza prestatu dute egun horietarako, hala nola afaria, mariachi emanaldia, asto proba, sagardo dastaketa eta Gorritiren animaliekin jolasak.
Larunbateko herri afarirako eman daiteke izena dagoeneko,
najaibat@gmail.com hebidera idatzita, 648 828 298 telefonora deituta edo festa batzordeko norbaiti esanda. 20 euro ordaindu beharko da afarirako txartela.
Astelehenean izango da San Kristobal eguna, eta egun osorako egitasmoak prestatu dituzte. Besteak beste, txistularien kalejira, meza, hamaiketakoa, sardina-jana eta trikitilarien emanaldiaz gozatu ahal izango dute auzora bertaratzen direnek.
Hona hemen, egitaraua osorik:
Ostirala, uztailak 7
20:00. Suziriak.
22:00. Mus eta eskoba txapelketak.
Larunbata, uztailak 8
15:30-19:30. Puzgarriak, giza futbolina eta balanzabike zirkuitoa.
21:00. Herri afaria.
Ondoren. Mariachi Raza Aztecaren emanaldia.
Igandea, uztailak 9
11:00. Asto proba.
Ondoren. Sagardo dastaketa eta zikiro pintxoak.
18:00. Gorriti eta bere animaliak.
Ondoren. entzierroa.
Astelehena, uztailak 10
10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
11:00. Meza.
Ondoren. hamaiketakoa.
20:00. Sardina-jana, Elustondo anai-arrebek girotuta.
Jarraian. Trikitilarien emanaldia.