Frances: "Arrakasta litzateke ohorezko txandan mantentzea"

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 1a

Atzo aurkeztu zituen Telmo Deunek aurtengo denboraldiko arraunlariak jendaurrean, Arranpla aurrean egindako ekitaldian. Traineru bakarra izango du aurten uretan, KAE1 mailan, beteranoen ontziaz gain.

Atzo Arranpla aurrean bildutako arraunlariak. Emakumeen eta gizonen bigarren traineruak ere uretan izatea zen klubaren asmoa, baina zoritxarrez aurten KAE1 Ligako taldea baino ez da lehiatuko. Hala ere, klubean badira 150 kirolari gogor entrenatzen ari direnak eta hori da etorkizuneko bermerik onena. KAE1 mailako traineruan ere aldaketa asko izan diren arren, taldeak ondo ekin dio dendoraldiari. Bihar dute laugarren estropada, Zumaian bertan (12:00etan, errioan), eta oraingoz laugarren postuan daude sailkapenean, ohorezko txandan sartuta. "Duela hilabete batzuk ez genuke sinetsiko, baina hor gaude oraingoz", aitortu du Patxi Frances entrenatzaileak. "Ez da batere erraza izango postu horri eustea, badaudelako talde batzuk TKEra igotzeko helburuarekin sortu direnak: Donostiarrak, Santurtzi... Lekeitio eta Deustu ere borroka horretan egoteko taldeak dira. Arrakasta litzateke horietako bat atzean utzi eta ohorezko txandan mantentzea". Irakurri albiste osoa Baleikeren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide