Nazioarteko II. Flysch organo zikloko saio bana izango da Getarian eta Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 30a

Emanaldiak Getarian, Zumaian, Mutrikun eta Deban antolatu dituzte

Organo zikloaren aurkezpenean Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Getariako, Zumaiako, Mutrikuko eta Debako ordezkariak. Uztailerako Nazioarteko II. Flysch organo zikloko saioak antolatu dituzte Getarian, Zumaian, Mutrikun eta Deban. Getarian eta Zumaian saio bana izango dira, hurrenez hurren uztailaren 8an eta uztailaren 31n. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako zikloa da hau, eta bertan organoa ezagutzera ematearekin batera, ondarearen balioa azaldu nahi dute. Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariaren arabera, "Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihurtuz". Zikloaren barruan, organoko saioak beste diziplina batzuekin osatuko dituzte. EGITARAUA:
  • Uztailak 1, larunbata. 20:00etan, Mutrikun. Eunate XXI bikotea: Ana B. Garcia Donostiako Santa Maria basilikako organojole titularkidea eta Josetxo Goia-Aribe saxofoijole nafarra.
  • Uztailak 8, larunbata. 20:30ean, Getarian, Salbatore parrokian. Pablo Gutierrez teklistak The Gospel Wave Choir-i lagunduko dio. Horrez gain, Monica Melcova organojole eslobakiarrak barrokoko piezak joko ditu Felix Anaut margolariaren obrari musika jartzeko. Lan hori pantaila handi batean proiektatuko dute.
  • Uztailak 23, igandea. 20:00etan, Deban. Santiago Banda organojole zumaiarra eta Enrique Abello tronpetajole palentziarra.
  • Uztailak 31, astelehena. 20:00etan, Zumaian, San Pedro elizan. Organo eklektikoa, Madrileko Almudena katedraleko organujoleak errezitala eskainiko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide