Irudiak: Sanpedroetan murgilduta daude Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 30a

Festak ez du etenik Zumaian. Sanpedroetan murgilduta dabiltza herritarrak asteazkenetik, eta igandera egitarau betea izango dute zumaiarrek. San Pedro Eguna izan zuten atzo, eta festen egun nagusian, Tolosako dultzaineroek eman zioten hasiera ospakizunei. Ohiturari jarraituz, alkatearen soinuaren ondoren, prozesioa egin zuten kaleetan, eta ondoren meza nagusia egin zuten. Arratsaldean, berriz, emakumeen pilota partida jokatu zuten Odietan. Antolatzaileen arabera, "partida historikoa" izan zen atzokoa, aurrenekoz herriko frontoian emakumezkoen eskuz binakako partida bat jokatu zelako. Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrek irabazi zuten txapelketa, eta Aramendik jokalari onenaren saria jaso zuen. Egunari amaiera emateko, berriz, Astondoa su etxearen eskutik su festa izan zen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide