Irudiak eta bideoak: Zumaian hasi dituzte sanpedroak

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 29a

Txupinazoa, atzo, udaletxe aurrean. (Baleike) Zumaian atzo abiatu zituzten San Pedro jaiak, eta datozen egunetan ospakizun ugari izango dira herrian. 18:00etan bota zuten txupinazoa udaletxe aurretik, eta ondoren buruhandi eta erraldoien kalejira egin zuten, Tolosako dultzaineroen eta txarangaren laguntzarekin batera. Ondoren, sanpedroetako danborrada egin zuten herrian zehar. Aurtan, danborradak Joxe Antonio Txiki Gorostola omendu du, eta, beraz, Txiki berak igo zuen atzo herriko bandera udaletxeko balkoitik. Afarian, haren omenezko bertsoak abestu zituen Agustin Zubimendi Martikorena danborradako zuzendariak. Baleikek bideoan grabatu zituen bertsoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide