Oxford aretoan egin zuen aurkezpena, atzo. (Baleike)
Berriak jaio ginen (Lanku) liburuaren aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean Jon Maiak, Zumaian. Bertso eskoletatik atera eta final handira heldu zeneko hamarkadara –1987tik 1997ra– bitarteko kronika pertsonala kontatzen du zumaiarrak, bertsolaritzak azken urteetan izan duen bilakaera oinarri hartuta. Oxford aretoan eskaini zuen saioa idazle eta bertsolariak, Zumaiako Bertso Eskolak prestatutako ekitaldian.
Hilaren 8an aurkeztu zuen Maiak bere azken liburua, Donostiako Rekalde tabernan.