Santa Engraziako erlojua auzolanean zaharberritu izana ospatuko dute

Zestoako Hitza 2017ko ekainaren 26a

Ia urtebeteko lanaren ostean, igandean ospatuko dute Santa Engraziako baselizako erlojua auzolanean zaharberritu izana. Goiz eta eguerdi partean meza, hamaiketakoa eta musika izango dira baselizaren inguruan.

Martxoaren 26ra artean ikus daiteke erlojua. (Danbolin) Ia urtebeteko lanaren ostean, igandean ospatuko dute Santa Engraziako baselizako erlojua auzolanean zaharberritu izana. 10:30ean hasita, txalaparta jotzaileek, txistulariek eta trikitilariek ongietorria egingo diete bertaratzen diren lagunei. Ondoren, 11:00etan, meza izango da Aizarnako abesbatzarekin. Gero, zaharberritzea sustatu dutenek hitza hartuko dute, hala nola Xabier Alvarez proiektuaren koordinatzaileak, Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak eta Elizako ordezkari batek. Haiei aurreskua egingo diete, eta, ondoren, erlojua martxan jarriko dute. Bertsolariek eta txistulariek girotuko dute Santa Engrazia. Ekitaldia bukatzeko jan-edanaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek, musikariek lagunduta. Joan den urteko irailaren 15ean eta 16an desmuntatu zuten erlojua Zumaiako eta Zestoako hainbat bizilagunek. Yeregui elkarteak aurkeztu zuen ehun urteko erlojua konpontzeko proiektua, eta haiek arduratu dira ordutik honako koordinazio lanaz. Haiekin hainbat boluntario aritu da zaharberritze lanetan buru-belarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide