San Juan gaua eta Eki jaia ospatu zituzten atzo iluntzean Zumaian. 22:00etan hasita, musika eskolako haurrek hainbat dantza eskaini zuten Sanjuaniturriko suaren bueltan, eta, ondoren, suaren gainetik saltoka aritu ziren haurrak eta gazteak. Segidan, joaldunen deiarekin, Gernika parkean jarraitu zuen gau magikoak.
Argazki bilduma osoa Baleike.eus-en ikus daiteke, baina hona hemen irudi batzuk: