Itacoatiarako final laurdenetatik kanpo gelditu da Alex Uranga bodyboardlari zumaiarrar

Baleike.Eus 2017ko ekainaren 23a

Lewy Finnegan australiarraren kontrako buruz burukoa galdu du Urangak

Final laurdenetan sartzeko azken aukera galdu du Alex Uranga zumaiar bodyboardlariak eta, beraz, ezingo du iaz Brasilen lortutako garaipena defenditu. Lewy Finnegan australiarraren kontrako buruz burukoa galdu berri du, saioari ondo ekin dion arren. Urangak nahiko azkar lortu du 13.5eko konbinazioa, baina Finnegan gaztea ez da urduri jarri eta olatu egokienaren zain egoteko pazientzia izan du. Olatu berean lau maniobrako konbinazioa egin du eta horrek 8.5eko puntuazioa eman dio. Zumaiarra zen artean aurretik, baina Finneganek 4.75eko beste olatu bat lortu duenean maldan gora jarri zaio kanporaketa Urangari. 6.76ko olatua behar zuen berriro aurrea hartzeko. Ez zen ezinezkoa, baina azken minutu erabakigarrietan Finneganek izan du olatuak hartzeko lehentasuna, eta horrek erabat mugatu dizkio aukerak Urangari. Saiatu da ur ertzetik gertu lehertzen ziren olatu txikiagoetan, alferrik, ordea. Bosgarren errondan bukatu da aurten zumaiarraren ibilbidea Itacoatiaran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide