Artile bilketa egingo du Urkomek uztailaren 4an

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 23a

Bilketa uztailaren 4an, asteartez, egingo dute, Aian, Azpeitian eta Zumaian. Euria eginez gero, uztailaren 14ra aldatuko dute bilketa eguna.

"Artilearekin dauden arazoak ikusita", aurten lehenengo aldiz, Urola Kostako hainbat txokotan artilea jasoko du Urkomek, Urola Kostako Landa Garapaneko Elkarteak. Horretarako, 50 ardi baino gehiago dituzten baserritar guztiekin harremanetan jarri da Urkome, baina azaldu dutenez, "artilea jasotzeko duen edozeinek ere eraman dezake berea". Bilketa uztailaren 4an, asteartez, egingo dute, Aian, Azpeitian eta Zumaian.
Urkomek azaldu duenez, artilea bezperan eraman beharko da bilketa gunera. Horretarako, "ondo itxitako zakuetan eta lehorra" egon beharko du artileak. Egun horretan, uztailaren 4an, euria eginez gero, bilketa bertan behera geldituko dela aurreratu du Urkomek, eta uztailaren 14ra aldatuko dute. Honako hauek dira bilketa puntuak: -Aia: Etxetaballa, Azkue, Ostolaza, Lokate, Illarramendi, Mañarin-Zelai, Ubegun, Urdaneta eta Urteta zabortegia, 08:00etatik 14:00etara. -Azpeitia:
Goizean, 08:00etatik 13:00etara bitartean egongo da artilea eramateko aukera. Arratsaldean, berriz, 15:00etatik 18:00etara. -Zumaia: Joxe Maria Korta poligonoan, Kemen enpresaren ondoko gunean. Edozein zalantza izanez gero, telefono honetara deitu behar da: 943-81 65 00.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide