San Joan sua Azkoitian
Eguraldi onak eta sanjoanek iragartzen dute urtero uda sasoia iritsi dela. San Joan bezpera ospatuko dute bihar iluntzean eskualdeko herrietan eta hainbat auzotan. Han eta hemen piztuko dituzten suek ilunabarra argituko dute, musika eta dantza saioekin lagunduta, uda sasoiari hasiera emateko.
Horrez gain, Aiako Iturriotz auzoan, Azpeitiko Urrestilla nahiz Oñatz auzoetan eta Getariako Balentziaga kalean auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburu osoan.
Tokian tokiko festa batzordeek trikiti doinuek alaitutako erromeriak, herri kirol norgehiagokak, bertso saioak eta auzo afariak prestatu dituzte udako jaiei hasiera emateko. Bestalde, ez dira faltako haurrei zuzendutako jolasak eta jarduerak ere. Beraz, Urola Kostako herritarrak auzoetako sanjoanez gozatzera gonbidatu dituzte festa batzordeek.
EGITARAUA
AIA
- 22:00. Plazan San Joan sua. Dantza saioa eta txokolate jana izango da, Aiako Guraso Elkartearen eskutik.
AIAKO ITURRIOTZ AUZOA
Bihar, ostirala.
- 22:30. Astiazaran II.a, Andonegi eta Lutxurdiorekin erromeria.
Etzi, larunbata, San Joan Eguna
- 10:30. Meza; umeak eta loreak bedeinkatuko dituzte.
- Ondoren, herri kirol jaialdia auzoko gazteen artean (trontza, sega, harrijasotzea, aizkora eta korrika)
- Jarraian, Irazu eta Zubeldia bertsolariak, eta Tapia eta Leturia eta Laja zaharra eta Lutxurdio trikitilariak.
- Segidan, bazkaria.
- Iluntzean, erromeria Tapia eta Leturia eta Laja zaharra eta Lutxurdio trikitilariekin.
Ekainak 25, igandea.
- 10:30. Meza, ekaitzaren aurka eta auzoan hil direnen alde.
- Ondoren, hamaiketakoa.
- 14:00. Bazkaria Iturriotzen.
- Ondoren, trikiti doinuak Laja Gaztea eta Narbaizarekin, eta bertsoak Mujika eta Mendizabalen eskutik.
AIZARNAZABAL
Bihar, ostirala
- 17:00. Haurrentzako jolasak.
- 22:00. San Joan sua eta Alaitsu dantza taldekoen dantza emanaldia, Herriko Plazan.
AZKOITIA
Bihar, ostirala
- 19:30. Kandiola eta Bizkargi dantza taldeen emanaldia.
- Ondoren, Udal Musika Bandaren kalejira herrian zehar.
- 22:00. San Joan sua, Balda Plazan. Ekitaldian parte hartuko dute Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak, Parrokiako abesbatzak eta Udal Musika Bandak.
- Ondoren, IX. Zatoz DantzaraBalda Plazara ikuskizuna.
AZPEITIA
Bihar, ostirala
- 20:30. Orots taldearen emanaldia.
- 22:00. Itsasi Euskal Kultur Taldearen ikuskizuna.
- Jarraian, Orots taldearen eskutik trikitixa piezak.
AZPEITIKO OÑATZ AUZOA
Etzi, larunbata
- 11:00. Meza nagusia Azpeitiko abesbatzarekin.
- Mezaren ondoren, auzotarren hamaiketakoa eta trikitilarien saioa.
- Gauean, afaria.
Ekainak 25, igandea
- 12:00. Meza nagusia, eta ondoren, herri kirol saioa trikitilariek girotuta.
AZPEITIKO URRESTILLA AUZOA
Bihar, ostirala
- 20:00. Poteo herrikoia.
- 21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria. Segidan, herri afaria.
- 00:00. San Joan arbola sartzea, plazan.
- 00:30. San Joan sua piztuko dute frontoi aurrean, eta haren bueltan dantzaldia egingo dute.
- Ondoren, Laketekin erromeria.
Etzi, larunbata, San Joan Eguna.
- 11:45. Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira.
- 13:00. Buruhandiak.
- 16:00. Xalto pailazoa ipuin kontalaria.
- 18:00. Urrestillaren eta Sanjuandegiren arteko erronka.
- 19:30. Sorgin poteoa.
- 21:00. Gazte afaria.
- 23:00. Kontzertuak: Rodeo, Bad Sound System eta Trikimailu.
Ekainak 25, igandea.San Joan Txiki Eguna.
- 12:30. Sagardo dastaketa eta bazkaria.
- 14:00- 14:45. Mus txapelketarako izen-ematea.
- 15:15. Mus txapelketa.
- 16:00. Puzgarriak.
- 17:30. Merienda.
- 20:15. AGLren ikasleen aretoko dantzen emanaldia.
- 22:30. Kontzertuak: Erein eta Atropa Belledonne.
Ekainak 26, astelehena
- 17:00. Umeentzako jolasak.
- 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
- 20:30. Afari-merienda.
- 21:15. Arbolaren entierroa.
BEIZAMA
Bihar, ostirala
- 20:00. Afaria frontoian.
- Ondoren, San Joan Sua eta dantza saioa.
ERREZIL
Bihar, ostirala
- 20:00. Dantzalekuan afaria. Bakoitzak bere jatekoa eraman beharko du, eta 5 euroren truke postrea, kafea eta edaria eskainiko dituzte antolatzaileek.
- Ondoren, San Joan sua.
GETARIAKO BALENTZIAGA KALEA
Bihar, ostirala
- 18:00. Txokolate jana haurrentzat eta helduentzat.
- 19:00. Hala Bazan ikuskizuna umeentzat, Rosa Martinezen eskutik.
- 19:30. Hirugihar pintxoak izango dira salgai.
- 21:30. Danborrada Getariako Musika Bandarekin.
- Bukatutakoan, San Joan Sua.
- Jarraian, Izer eta Alabier trikitilarien eskutik erromeria.
Etzi, larunbata
- 12:00. Txistorra ogitartekoak banatuko dituzte tabernan, eta Julen Alonso eta Eva Astigarraga trikitilariek alaituko dute giroa.
- 12:30. Umeentzat jolasak Urritza taldearekin.
- 19:30. Danel Olano eta Egoitz Aizpuru bertsolarien saioa taberna inguruan.
- 20:30. Afari herrikoa. Menua: sardinak eta postrea; gainontzekoa norberak eraman beharko du.
- Ondoren, Bide Batez trikiti taldearekin erromeria.
Ekainak 25, igandea
- 11:00. Meza nagusia auzoko hildakoen izenean.
ORIO
Bihar, ostirala
- 21:30. Sorgin taldearen kalejira egingo du herrian barrena.
- 22:30. Dantza emanaldia Ikastola aurreko plazan.
ZARAUTZ
Bihar, ostirala
- 20:00. Sardina jana sua egingo den eremuaren aurrean.
- 22:00. San Joan sua, Antonio Aranzabal zenaren zelaian. Ekitaldian parte hartuko dute: Montetxio koruak, Jalgi dantza taldeak, Alproja antzerki taldeak eta Zarauzko Txalaparta Eskolak.
- 23:00. Erromeria.
ZESTOA
Bihar, ostirala
- 16:30. Merienda Ipintza elkartearen atarian.
- 17:30. Eriz magoaren ikuskizuna kiroldegiko atarian, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
- 23:00. San Joan sua Foruen plazan, txistulariek eta dantzariek girotuta.
- Ondoren, erromeria Trakets taldearekin.
ZUMAIA
Bihar, ostirala, San Joan Gaua eta Eki Gaua.
- 22:00. San Joan Gaua, Sanjuaniturrin.
- Jarraian, Eki Gaua, Gernika parkean.