Haur batzuk gaur eskolara bidean. (Baleike.eus)
Gaur jarri dute martxan Zumaian
Eskola Bideak programaren proba pilotua; izan ere, gaur egin dute herriguneko bi ikastetxeetako ordutegiek bat. Gurasoek, bi eskolek eta udalak landu dute programa, eta bost bide proposatu dituzte herriko haurrak eskolara seguru eta helduen laguntzarik gabe joan daitezen. Bost bide finkatu dituzte "herria erosoago, seguruago eta bizigarriago" izan dadin haurrentzat.
Taldeka abiatu dira gaur goizean haurrak beren eskoletara, eta aste honetako beste lau egunetan ere egingo da proba hau. Bigarren proba pilotua datorren ikasturte hasieran egingo dute.