Zumaiako eta Mutrikuko puntistak finalaren ostean. (Baleike.eus)
Zumaiak galdu egin zuten zapatuan Mutrikuren aurka jokatutako Herriarteko Zesta Punta Txapelketaren finala. Donostiako Balda pilotalekuan neurtu zituzten indarrak bi herrietako puntistek, eta 3-0 nagusitu ziren mutrikuarrak. Lehen partida kadeteek jokatu zuten, eta 20-16 galdu zuten zumaiarrek. Bigarren partidan, jubenilenean, 35 eta 13 nagusitu ziren mutrikuko pilotariak. Hirugarren eta azken partida izan zen estuena, baina zumaiarrek ezin izan zituzten mutrikuarrak mendean hartu, eta 35-31 bukatu zen norgehiagoka.