Hainbat erakundetako ordezkariak; tartean, eskualdeko udaletakoak. (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Gernikako hilerriko hobi komun batean lurperatuta dauden 82 gudari omendu zituzten atzo, larunbata,
Gipuzkoatik Gernikara ekitaldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu zuen omenaldia; izan ere, hobiratutako gudari gehienak gipuzkoarrak dira. Urola Kostakoak dira hamazortzi: Azkoitikoak bost, Azpeitikoak lau, Zumaiakoak lau, Zarauzkoak hiru eta Getariako nahiz Zestoako bana. Hori dela eta, ekitaldian izan ziren, besteak beste, herri horietako udal ordezkariak, hala nola Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Oier Korta Zumaiako alkatea. Hildako gudarien senideak ere Gernikako hilerrian izan ziren.
Atzoko ekitaldian oroitarria jarri zuten hilerriaren sarreran, eta gudariak lurperatuta dauden tokian plaka bat. Lurperatutako gudari gehienak EAJren Amaiur, Loiola, Itxarkundia eta Saseta batailoietako kideak ziren.