Zumaiak larunbatean jokatuko du Herriarteko Zesta Punta Txapelketaren finala

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 14a

Mutrikuren aurka jokatuko ditu partidak, 11:00etan hasita, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan.

(Argazkia: Gipuzkoapilota.eus) Zumaia XX. Gipuzkoako Herriarteko Zesta Punta Txapelketaren finalera iritsi da. Ligaxka amaituta, Mutriku sailkatu da lehendabiziko postuan, Zumaia izan da bigarren eta Donostia hirugarren. Horregatik, Mutrikuren aurka jokatuko du finala, larunbatean, ekainak 17, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan. 11:00etan hasiko dira partidak, eta hiru izango dira, guztira: kadeteak, jubenilak eta nagusiak lehiatuko dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide