Zumaiako Xey enpresako langileak greba ari dira egiten gaur eta bihar, enpresari gardentasuna eskatuz. Izan ere,
enpresak hartzekodunen lehiaketa eskatu du, baina langileek ez dakite jabeek aurrera jarraitzeko eta enpresa likidatzeko asmoa ote duten. Hori hala, beharginek mobilizazioak egin dituzte goizetik. Zumaia gurutzatu dute dozenaka lagunek, eta ondoren elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Enpresako langile batzordea udaleko ordezkariekin bildu da gero, egoeraz hitz egiteko.
Ikusi hemen goizeko argazkiak: