Gaurtik Merkataritzaren Astea ospatuko dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 12a

Larunbatean Gau Zuria ospatuko dute. (Zumaiako Udala) Zumaiako Udalak eta Merkatari eta Ostalari Elkarteak Merkataritza Astea antolatu dute gaurtik larunbatera bitartean, herriko merkataritza indartu eta sustatzeko asmoz. Hori hala, astean zehar 100 euroko hamar bono zozkatuko dituzte, elkartea osatzen duten saltokietan eta ostalaritza guneetan gastatu ditzaten. Larunbatean, berriz, Gau Zuria ospatuko dute. 16:30etik aurrera, hainbat saltokik "eskaintza bereziak eta deskontuak" egingo dituzte Erribera kalean jarriko dituzten postuetan. Horrez gain, egun horretan 22:00ak arte egongo dira dendak zabalik. 20:00etatik 22:00etara bitartean, musikaz girotuko dituzte kaleak PJ Kahunak eta Sara Grajalek, eta gauean kontzertua emango du Low Riders taldeak, 23:00etan, Amaia plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide