Irati Osa eta Helene Carmona, garaile Espainiako Kopan

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 11

Irati Osa eta Helene Carmona (Baleike). Pravia (Asturias) herriko piraguismo klubak, Cuervos de Praviak, bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen du aurten eta modu berezian ospatu nahi zuen. Hala, Espainiako Kopa antolatu dute. 500 izan dira Espainia guztitik joandako kirolariak. Itxas-Gaineko bi piraguista besterik ez dira joan, baina biak podiumeko goiko postura igo dira. Irati Osa eta Helene Carmona izan dira Zumaiako piraguismo klubeko ordezkariak Asturiasen. 12,5 kilometroko estropada egin behar izan dute eta bi mailetan, 23 urtez azpikoetan Irati eta jubeniletan Helene, bietan irabazleak izan dira zumaiar gazteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide