Zumaiako Udala Oikiako bizilagunekin bildu zen maiatzaren 10ean, eta gaur egun errepide ondoan dagoen autobus geralekua kendu eta hori ordezkatuko duen berriaren kokalekua zehaztu zuen oikiarrekin. Auzotarren eskaerari erantzuteko eta haien "irisgarritasuna, mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko", Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Horregatik, autobus geraleku berria herrigunean jarri dute eta bihartik aurrera autobusak bertan geldituko dira.