Iraurgi Berritzenek eta UKUE-k lankidetza akordioa sinatu dute aldundiarekin

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 5a

Gipuzkoako Tokiko Garapen Agentziek eta Foru Aldundiak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, lurraldeko ekonomia sustatzeko asmoz. Aldundiaren arabera, hitzarmenaren bidez Gipuzkoako "lehiakortasuna eta kohesioa" hobetu, eta garapen agentzien "indarguneak" sendotu nahi dituzte. Hitzarmena egin dutenen artean, Urola Kostako Udal Elkartea eta Iraurgi Berritzen garapen agentzia daude. Aldundiak eta garapen agentziek lehenengo aldiz sinatu dute lankidetza akordioa, eta 2021. urtera arte egongo da indarrean.  "Elkarlan hitzarmen honek etorkizuneko egoera sozio-ekonomiko berriari erantzungo dieten proiektu estrategikoen garapena ekarriko du", esan du Markel Olano diputatu nagusiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide