Haurren III. duatloia jokatu dute gaur goizean Zumaian

Baleike.Eus 2017ko maiatzaren 28a

Benjamin, alebin eta infantil mailako 50 bat haur bildu ditu duatloiak. Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta, haurrentzako III. duatloia egin da gaur Alai auzategian. Benjamin, alebin eta infantil mailako 50 bat haur inguratu dira. Victoriano Arrate etorbidean egin dituzte lasterketa saioak eta ondoren Puntanuetari zenbait bira eman dizkiote bizikletan. Askorentzat duatloi batean parte hartzen zuten lehen aldia izan da gaurkoa.

Ikusi argazki bilduma Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide