Herriartekoan Azkoitia eta Azpeitia aurrera, Zestoa eta Zumaia kalera

Nerea Uranga 2017ko maiatzaren 28a

Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketan Azkoitiak eta Azpeitiak aurrera egin dute, eta gainera, finalaurdenetako hurrengo norgehiagoka elkarren artean jokatuko dute datorren ostiralean (ekainak 2), 22:00etan, Azpeitiko Frontoi Txikian. Zestoa eta Zumaia, berriz, txapelketatik kanpo gelditu dira. Zestoak Oñatiren kontra 4-2 galdu du, eta Zumaiak Astigarragaren aurka 5-1. Azpeitiak Tolosako taldea utzi du bidean gaur, igandea, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, 5-1 irabazita. Azpeitian aurreko astean jokatu zuten, eta orduan Ilunpekoek 3-0 irabazi zuten. Gaur itzulerakoa jokatu dute Tolosan, eta aurreneko partidatik hartu dute aurrea Ilunpekoek; kadeteek (Unai Alberdik eta Mikel Unanuek ) 11-22 irabazi dute. Bigarrena ere aise (6-22) irabazi dute Azpeitiko pilotari Gorka Iriarte eta Julen Egiguren jubenilek. Seniorrena, aldiz, justu-justu baina galdu egin du Azpeitiak, Jabier Odriozolak eta Daniel Murgiondok: 22-21. Ostiralean jokatuta Azkoitia, Zestoa eta Zumaia Urola Kostako gainontzeko herrietako taldeek ostiralean izan zituzten Herriarteko neurketak. Azkoitiak Asteasuren kontra jokatu zuen itzulerakoa Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Joanekoetan bezala, itzulerakoan ere, kadete eta jubenil mailan nagusitu ziren pilotari azkoitiarrak Asteasuren aurka. AZKOITIA 2-1 ASTEASU (4-2) Kadeteak: Azkoitia-Uranga 22-3 Huitzi Iruretagoiena Jubenilak: Cuevas-Azkoitia 22-8 Elizegi-Otaegi Seniorrak: Unanue-Zendoia 9-22 Jon-Xabier Urbieta Azkoitiko pilotariak Asteasun kontrako norgehiagokan Azkoitiko Gurea pilotalekuan. (Argazkia: Maxixatzen.eus) OÑATI 2-1 ZESTOA (4-2) Kadeteak: Ibon-Iñigo Perez 22-8 Alonso-Salegi Jubenilak: Biain-Gartzia 22-4 Zunzunegi-Olaizola Seniorrak: Perez-Otxoa 5-22 Gelis-Salegi ASTIGARRAGA 3-0 ZUMAIA (5-1) Kadeteak: Urdangarin-Zapiain 22-10 Gainza-Beristain Jubenilak: Olarra-Exposito 22-13 Larrañaga-Etxabe Seniorrak: Loidi-Sanchez 22-2 Iriondo-Iribar

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide