Ehun boluntariok parte hartu dute Euskal Geoparkeko kostaldearen garbiketan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 27a

Europako Geoparkeen Astearen barruan Euskal Geoparkeko kostaldea garbitu dute gaur, larunbata, eguerdira bitartean. Ehun boluntario aritu dira labarretan pilatutako hondakinak biltzen, Deba eta Zumaia arteko biotopoan. Zaborrak zakuetan bildu, eta ondoren, helikopteroz atera dituzte labarretatik. Helikopteroak zakuak Elorriagako atsedenlekura eraman ditu, eta han kamioien hondakinak jaso eta Elgoibarko garbigunera eraman dituzte. Europako Geoparkeen Astea ekainaren 4ra bitartean izango da; Deban, Mutrikun eta Zumaian hainbat ekitaldi antolatu dituzte. (Argazkiak: Euskal Kostaldeko Geoparkea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide