Urrezko domina irabazi du Iñigo Peña zumaiarrak Munduko Kopan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 27a

Iñigo Peñak Francisco Cubelosekin osatu du bikotea

Munduko Kopako lehen proba jokatu dute elkarrekin Iñigo Peña zumaiarrak eta Francisco Cubelosek, eta emaitza ezin hobea izan dute. Urrezko domina lortu dute K2 1.000 metroko proban Hungariako Szeged hirian; Ukraina eta Txekiar Errepublikako bikoteen aurretik egin dute.
Olinpiar Jokoetan K4arekin parte hartu eta gero, aurten Francisco Cubelosekin bikotea osatzea erabaki du zumaiarrak. Eta oraingoz ezin hobeto ari dira. Honela osatu dute podiuma: 1.- Peña-Cubelos (3:05.624) 2.- Tsurkan-Kukhary (3:06.485) 3.- Havel-Spicar (3:09.239)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide