Pao Pao elkartea sortu dute Urola Kostako enpresek beren negozioen komunikazioa egokia duten aztertzeko

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 26a, 12:39

Pao Pao Elkarteak, kalitatezko komunikazioaren bidez bailarako enpresei hazten lagundu nahi dien elkarteak, Urola Kostako Udal Elkartearekin elkarlanean

Pao Pao elkartearen aurkezpena Urola Kostako Udal Elkartean. Denbora da Urola Kostako Udal Elkarteak bailarako enpresen komunikazioaren alorrean beharrizan bat atzeman zuela. Egoerarekin larrituta, bide berri bati ekin eta neurriak hartzea erabaki zuen; Pao Pao Elkartea sortu zuen, komunikazioari balioa emateko helburuarekin. Pao Pao elkartea ondorengo enpresek osatzen dute: A3, Arroka, Debolex, Dhemen, Graficas Ilba, Kultur Atelier, Lombok Design eta Otzarreta. Hilabete askoko lanaren ondoren, elkarteak komunikazio egokiaren ikuspegitik enpresen egoera ezagutzeko aukera ahalbidetzen duen termometro eta sendabidea sortu du, autodiagnostikorako testa eta irtenbide posiblea, Pao Pao salmentantak, negozioen hazkuntzarako tantak. Halaber, testa komunikazioaren alorrean bere egoera ezagutu nahi duen enpresa eta negozio guztien esku jarri dute Pao Pao Elkartearen webgunean. "Urola Kostako Udal Elkartearen gisako entitate batek kolaborazioa eskatu eta mota honetako egitasmoak martxan jartzera animatzeak, komunikazioak duen garrantzia azpimarratzen du eta, aldi berean, gizartearen garapenerako lagungarri da", azpimarratu dute Pao Pao Elkartetik. Autodiagnostiko testa Nire negozioa egoki komunikatzen al dut? Autodiagnostiko testaren helburua negozioak promozionatzeko existitzen diren baliabideak ezagutzean datza. Testaren amaieran emaitzen balorazioa jasotzen da. Galdetegian, hamasei galdera dira erantzun beharrekoak. Hortaz, diagnostikoa egiteak ez du denbora asko behar. Erraza, argia eta funtzionala dira diagnostikoaren ezaugarri nagusiak. Orokorretik zehatzera, enpresa motatik komunikaziora jauzi eginez. Behin galdetegia amaituta, enpresa bakoitzaren diagnostiko sakonena ematen da ezagutzera, 50 puntutatik zenbat eskuratu diren zehaztuta. Aldi berean, hausnarketara bideratzen duten zenbait argibide eta galdera ere jartzen dizkio mahai gainean testa erantzuten duen enpresariari. Pao Pao Elkartea Pao Pao Urola Kostako komunikazioaren eta arte grafikoen sektoreko enpresa talde batek osatutako elkartea da. Helburua eskualdeko enpresei kalitatezko komunikazioaren bidez hazten laguntzea da. "Pao, pao, pao, pao...!" ume hotsak entzuten ziren Zarauzko kaleetan udal-zerbitzuetako langileak tutu malguekin kaleak garbitzen zituzten bitartean. Hortik dator elkartearen izena, izan ere, pao pao egitea komunikazio estrategia egoki batek ahalbidetzen duena da, bustitzea, barneratzea. Tantaz tanta, Pao Pao Elkarteak Urola Kosta egoki komunikatua egotea nahi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide