Zumaiako emakumeen trainerua lehorrean geldituko da azkenean

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko maiatzaren 25a

Iazko irailean Zumaian emakume kuadrilla osatu eta negu osoan entrenatu ondoren, segurutzat jotzen zen aurten Zumaiak berriro uretan izango zuela emakumeen trainerua. Gauzak, ordea, okertu egin dira eta trainerurik ez da izango. Baleike.eus-ek jakin ahal izan duenez, arraunlariak ez zeuden gustura entrenatzailearekin eta duela bi aste eta erdi lehertu egin zen egoera. Gero, hainbat gorabehera tartean, arraunlariek erabaki zuten traineruarekin ez jarraitzea. Egoera zuzendu nahian, arraunlariek eskatutako entrenatzailea jartzea erabaki zuen azkenean zuzendaritzak, baina ordurako 11 arraunlari bakarrik agertu ziren jarraitzeko prest. Gorabeherak gorabehera, aurten ere ez da emakumeen trainerurik izango.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide