Zumaiako 'Dantzara' jaialdiko argazki bilduma

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko maiatzaren 21a

'Dantzara' ikuskizuna (Baleike.eus). Dantzara ikuskizuna eskaini zuten atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan herriko hainbat dantza taldetako ikasleek. Hip hop, capoeira, dantza modernoa, klasikoa, garaikidea, txa txa txa, batxata, kubako rueda... Dozenaka zumaiar aritu ziren dantzan, haur, gazte eta heldu. Baleike.eus atarian dago ikusgai argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide