Estazio auzoko Txepetxa elkarteak 39. ospatuko du larunbatean

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 19a

Zumaiako Estazioko auzoko Txepetxa Elkarteak 39. urteurrena ospatuko du bihar larunbata, maiatzak 20. Lehenbizi hildako bazkideen aldeko meza izango da Zumaiako parrokian, 19:00etan. Eta ondoren, elkartean bertan, mahai bueltan afaria egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide