Patin lasterketa antolatu dute Zumaian ekainaren 3rako. Aurtengoa lasterketaren bosgarren edizioa da, eta haurrek zein helduek har dezakete parte. Izan ere, bi ibilbide prestatu dituzte, bata gaztetxoentzat eta bestea helduentzat.
Haur eta gaztetxoen lasterketa 16:00etan hasiko da, Arranplatik abiatuta. Handik, Narrondo ibaiaren bazterretik Ayra Durexeko zubiraino joango dira eta ondoren Arranplara itzuliko dira. Guztira, 1,8 kilometroko ibilbidea izango du. Helduen lasterketa, berriz, 17:00etan hasiko da. Gaztetxoen lasterketan bezala, Arranpla izango da irteera eta helmuga puntua, baina ibilbide luzeagoa egin beharko dute. Hala, Muniosoroko bidegurutzeraino joan-etorriak osatuko du helduen ibilbidea. 14,4 kilometroko izango ditu.
Haurrentzako eta gaztetxoentako zein helduentzako lasterketetan izena emateko epea zabalik dago. Txikienek ikastetxeetan egin beharko dute izen-ematea. Helduek, aldiz,
Internet bidez egin beharko dute.
Boluntarioak lasterketa zaintzeko
V. Patin Lasterketaren antolatzaileek boluntarioak behar dituzte lasterketaren unean bidegurutzeak zaintzeko. Aurreratu dutenez, 30 bat lagun beharko dituzte boluntario gisa aritzeko. 30 bat Izen eman nahi dutenek,
honako loturan egin dezakete.