Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskualdeko beste lau herriak asteburu honetan batuko dira txapelketara: Azkoitiak Asteasurekin neurtuko ditu indarrak, Zumaiak Zumarragarekin, Azpeitiak Tolosarekin eta Zestoak Oñatirekin.
Joan den asteburuan hasi zen 50. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Eskualdeko bost herrik parte hartuko dute eskuzko pilota txapelketan, eta horietako bat hasi zen lehiatzen asteburuan: Orio. Asteasuren aurka neurtu zituzten oriotarrek indarrak, eta haiei galdu ostean, kaleratu egin zen taldea.
Eskualdeko beste lau herritako taldeak maiatzaren 21eko eta 28ko asteburuetan jokatuko diren final zortzirenetan batuko dira lehiara. Asteburu honetan Asteasun arituko dira Azkoitiko pilotariak, eta, datorren ostiralean, hilak 26, Gurea pilotalekuan lehiatuko dira asteasuarren aurka. Zumaiak Zumarragaren aurka neurtuko ditu indarrak, Azpeitiak Tolosarekin eta Zestoak Oñatirekin. Zesta-puntako Zumaiako taldeak, berriz, Mutrikuren kontra jokatuko du lehen norgehiagoka.
Orotara, edizio honetan 21 herrik eman dute izena eskuzko txapelketan, zortzik palakoan eta hiruk zesta-puntakoan. Palako finala ekainaren 4an izango da, ekainaren 18an zesta-puntakoa eta uztailaren 1ean eskuzkoa. Gipuzkoako Pilota Federazioak azaldu duenez, proposamenei erantzunez, aurten, larunbat arratsaldez jokatuko dute eskuzko txapelketaren finala Donostiako Atano pilotalekuan.