Oriok 3-0 galdu du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen partida

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 9a

Itzuliko partida maiatzaren 14an izango dute oriotarrek, Asteasuren aurka; Zumaiarrek ere, zesta puntan galdu egin zuten, 1-2

Joan zen asteburuan hasi zen Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa, final hamaseireneko partidetatik. Oriok Asteasuren aurka jokatu zuen norgehiagoka, eta hiru partidetatik hiruak galdu zituen: lehenengo partidara ez ziren agertu pilotariak; bigarrengoa 22-19 galdu zuten; eta hirugarrena 22-8. Hurrengo partida itzulekoa izango dute oriotarrek, maiatzaren 14an. Zesta puntan, berriz, Zumaia ari da lehian, eta haiek 1-2 galdu zuten Mutrikuren kontra: lehenengo partida 15-30 galdu zuten; bigarrena ere galdu egin zuten, 24-35 puntuazioarekin; aldiz, hirugarrena 35-21 irabazi zuten. Guztira, eskualdeko bost herri ari dira lehian: Azpeitia, Azkoitia, Orio, Zestoa eta Zumaia. Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa final zortzirenetan hasiko dira lehian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide