Erraustegiaren aurkako protestak egin zituzten atzo Urola Kostan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 9a

Atzo hasi zituzten Zubietan erraustegia egiteko lanak, eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduan deituta, protestak egin zituzten atzo Gipuzkoako hainbat herritan. Urola Kostan ere egin zituzten elkarretaratzeak, hala nola Azkoitian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. Errausketarik ez, ez gure izenean lelopean egin zituzten mobilizazioak han-hemenka. Zestoan dozenaka lagun elkartu ziren frontoi zaharrean, han egitekoak baitziren elkarretaratzea, baina, azkenean, han elkartu eta Foruen plazara joan ziren, han kontzentrazioa egitera. Dozenaka lagun elkartu ziren Foruen plazan. (Danbolin.eus) Zumaian ere 19:00etarako egin zuten deialdia. Txilibitu, zartagin eta kazuelekin egin zuten protesta, eta manifestazioa ere egin zuten Erriberatik Beheko plazara. Hona hemen Baleike.eus-ek egindako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=nvb8Wd2RycY Zarautzen ere dozenaka lagun elkartu ziren udaletxe plazan. Hona hemen, kontzentrazioko irudia: Dozenaka lagunek egin zuten elkarretaratzea Zarautzen. (Twitter)   Orion manifestazio zaratatsua egin zuen atzo arratsaldeam hainbat herritarrek, eta herrigunea zeharkatu zuten Errausketarik ez! ez geure izenean aldarrikatuz. Manifestazio zaratatsua egin zuten Orion. (Aiora Larrañaga Solaberrieta) Azkoitiko plazan ere elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek, Azkoitia Zero Zaborrek deituta. Azkoitiko plazan elkarretaratzea egin zuten. (Azkoitia Zero Zabor)    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide