Urola Kostako zortzi herritan egin zituzten atzo herri galdeketak, eta boza ematera deituta zeuden 16 urtetik gorako
herritarren %31,34k bozkatu zuten.
Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra? galderari boto bidez erantzun zioten Aizarnazabalgo, Azkoitiko, Errezilgo, Getariako, Orioko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako herritarrek, eta herriz herri datu desberdinak izan ziren.
Guztira, 48.412 lagun zeuden boza ematera deituta Urola Kostan, eta 15.172 lagunek gauzatu zuten erabakitzeko eskubidea. Milaka lagun horien artean, aurpegi ezagunak ere ikusi ahal izan ziren hauteslekuetan-eta. Besteak beste, boza eman zuten
Uxue Alberdi bertsolariak, Ion Maia bertsolariak, Rosi Lazkano bertsolariak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Joseba Permach Sortuko kideak, Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuko zuzendariak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Ainhoa Murua triatletak, Anari abeslariak, Iban Garate eta Ibon Gaztañazpi EITBko kazetariek nahiz Pili Zabala Podemoseko legebiltzarkideak.
Hona hemen, boza ematera joan ziren pertsona ezagunen irudiekin osatutako bilduma:
[flickr_set id="72157680822119462"]