Zumaian herri galdeketan ehuneko 34,29 izan da parte hartzea

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 7a

2.791 herritarrek eman dute botoa Ontziratuk Zumaian antolatutako herri galdeketan

Urola Kostako beste zazpi herritan moduan, Ontziratu taldeak antolatuta, euskal estatus politikoaren inguruko herri galdeketa egin dute Zumaian. Hautesleen %34,29k eman du boza herri kontsultan, hau da, 2.791 herritarrek (16 urtetik gorako 8.140 lagunek zuten botoa emateko aukera Zumaian). Urola Kostako gainerako herri guztietan bezala, Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra? galderari boto bidez erantzun diote zumaiarrek. Honakoak dira emaitzak:
  • Bai: 2.687 boto.
  • Ez: 68 boto.
  • Zuri: 15 boto.
  • Baliogabeak: 21 boto.
Beraz, botoa eman duten herritarren %96,27k egin du euskal estatu burujabe baten alde Zumaian. Ezezkoa boza eman duten herritarren %2,44k esan dute, eta boto zuri eta baliogabeak %1,29 izan dira. Lehen parte hartze datua 13:00etan jakinarazi dute, eta ordurako herritarren %18,83k eman du boza. 15:00etan eguneratu dute datua, eta ordu horretarako herritarren %25,97 joan da bozkalekuetara. 18:00etara bitartean, berriz, %29,84k eman dute botoa (2.429k hauteslek). Zumaiako herri galdeketaren irudi bilduma. Oikian hautesleku bat jarri dute eta hango emaitzak ere jakinarazi dituzte, parte hartzea %52 izan da: Bai, 126; Ez, 1; baliogabeak 3.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide