Eguerdira bitartean, Urola Kostako zortzi herrietako parte hartzea %18,26koa da

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 7a

Urola Kostako herrietako herri galdeketetan, hautesleen %18,26k eman du botoa 13:00etarako, Gure Esku Dagok emandako datuen arabera. Guztira, 48.412 herritar daude botoa ematera deituta, eta 8.840 lagunek egin dute eguerdira bitartean. Herriz herri hauek dira parte hartze datuak:
  • Aizarnazabal: %29,28. (601 hautesletatik 176k eman dute botoa).
  • Azkoitia: %16,93 (9.447 hautesletatik 1.599k eman dute botoa).
  • Errezil: %45,07 (477 hautesletatik 215ek eman dute botoa).
  • Getaria: %28,74 (2.411 hautesletatik 693k eman dute botoa).
  • Orio: %18,47 (4.749 hautesletatik 877k eman dute botoa).
  • Zarautz: %15,86 (19.523 hautesletatik 3.096k eman dute botoa).
  • Zestoa: %21,21 (3.064 hautesletatik 650ek eman dute botoa).
  • Zumaia: %18,83 (8.140 hautesletatik 1.533k eman dute botoa).
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide