Girotze Festa Azkoitian. (Ihintza Elustondo/Hitza)
Igandekoa erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean «pauso garrantzitsua» dela nabarmendu dute galdeketaren alde lanean ari diren herri ekimenek, eta, hortaz, «inportanteena» dela eskualdeko herritarrek galdeketa bertan parte hartzea. Parte hartze hori bultzatu eta girotzeko asmoz, igandean (maiatzak 7) festa izango da nagusi Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaian.
Gure Esku Dago dinamikaren laguntzarekin, askotariko ekitaldiak prestatu dituzte herriz herri. 09:00etan zabalduko dituzte hauteslekuak, eta ordu horretatik aurrera, ez dira falta izango kirol jardunaldiak, dantza erakustaldiak, kontzertuak, bizikleta martxa, haurrentzako saioak, mendi irteera, herri bazkariak, flashmob-a, antzerkiak, eta jateko eta edateko postuak, besteak beste.
Horrenbestez, igandean, «festa bat» irudikatuko dute udalerri bakoitzean, herritarrak kalera irten daitezen, eta «etorkizunera begira erabakitzeko hitza» izan dezaten.
EGITARAUAK HERRIZ HERRI:
AIZARNAZABAL
- Egunean zehar. Herriko trikitilariak.
- 09:00. Hauteslekuaren irekiera.
- Goizean. Haurrentzat jolasak. Eguerdian. Herriko jendearen arteko herri kirolak.
- Arratsaldean. Bingoa.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
AZKOITIA
- 09:00. Hauteslekuen irekiera. Urrats herri ekimeneko kide batek agiri bateratua irakurriko du herriko plazako hauteslekuan. Ondoren. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 11:30. Dantzariak, eliza atarian.
- 12:15. Ekitaldi nagusia, herriko plazan: Erniarraitzeko bertsolarien bertso jarriak; Kupela taldearen emanaldia; Ane eta Ruben Lizarralderen kontzertua; Iñigo Aranbarri, Juan Luis Zabala eta Xabier Gantzarain idazleen irakurraldia,eta Anarik, Passepartout eta Jotakie taldearekin batera, Erabaki abestia joko du.
- 12:45. Lehen parte hartze datuak, herriko plazan.
- 14:00. Bertso poteoa, trikitilarien laguntzarekin.
- 18:00. Kontzertuak, Passepartout eta Hartz taldeen eskutik. Erabaki abestia joko dute.
- 20:00. Hauteslekuen itxiera.
- 20:30. Amaierako ekitaldia, emaitzen aurkezpenarekin, herriko plazan.
ERREZIL
- 09:00. Hauteslekuaren irekiera.
- 11:30. Dantzariak.
- 12:00. Herri kirol apustua: harriarekin Eneko eta Unai; aizkorarekin Aiztitxo eta Umuntso; eta korrika, Iherra eta Aitzol.
-
14:00. Bazkaria. Txartelak Borondegin eta dendan eskura daitezke, gaur arte.
- 17:30. Kalejira buruhandiekin.
- 20:00. Hauteslekuen itxiera.
GETARIA
Maiatzak 6, larunbata.
- 19:00. Kantujira, plazatik abiatuta.
Maiatzak 7, igandea.
- Egun osoan zehar. Taberna, plazan.
- 09:00. Hauteslekuen irekiera.
- 09:00. Mendi irteera Getariako inguruetara, plazatik abiatuta.
- 11:00. Hamaiketakoa, plazan.
- 12:00. Haurrentzat tailerrak, frontoian.
- 13:30. Kantaldia, plazan.
- 17:00. Pilota partidak, frontoian.
- 18:30. Flashmob-a.
- Ondoren. Triki-bertso- poteoa, plazatik hasita.
- 20:00. Hauteslekuen itxiera.
- 20:00. Agurra dantzatuko dute, txistuaz lagunduta.
- 20:30. Amaierako ekitaldia, emaitzen aurkezpenarekin.
ORIO
- 09:00. Hauteslekuen irekiera. Irekiera ekitaldia ikastola aurrean. Aurreskua dantzatuko dute.
Egun osoan zehar. Elastikoak, mariskadaren zozketarako txartelak eta materiala salgai, ikastola aurrean.
- 11:30-13:00. Haurrentzat jolasak, ikastola aurrean.
- 12:30. Bertso irrintzia, ikastola aurrean, Rosi Lazkano eta Nerea Arriaga Txirrita-rekin.
- 12:30. Egunsenti otxotea, kalez kale, ikastolatik abiatuta.
- 17:00. Ipuin kontaketa ikastola aurrean, Aitor Arregiren eskutik.
- 17:30. Pintura tailerra, ikastola aurrean.
- 18:00- 20:00. Talai Mendiko txaranga kalez kale.
- 20:00. Hauteslekuen itxiera.
ZARAUTZ
Herrigunean.
- Egunean zehar. Taloak, sagardoa, pintxoak eta edariak, eta Arraioren irratsaioa zuzenean.
- 09:00. Lege Zaharren enparantzako hauteslekuaren irekiera. Zarahitzeko kide Araitz Urtiagak herri ekimenaren testua irakurriko du.
- 10:00. Bizikleta martxa herrian zehar.
- 11:00. Jalgi dantza taldearen emanaldia.
- 11:30. Salsa emanaldia.
- 12:00. Muxikoak.
-
18:00. Mikro irekia: Asier Serrano, Nerea Altxu, Unax Noga, Beñat Intxauspe...
- 19:00. Fan&Go taldearen kontzertua.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
- 20:30. Amaierako ekitaldia, emaitzekin.
Merkatu plaza. Haurren txokoa izango da bertan.
- 11:00. Malabare ikastaroa.
- 12:00. Haurren konpartsa, buruhandi eta txistulariekin.
- 17:00. Antzerkia.
- 18:00. Ipuin kontalaria.
Gurmendi plaza.
- 09:00. Hauteslekuaren irekiera.
- 12:00. Bertsolariak.
- 17:30. Agosti eta Barrenarekin poteoa.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
Aritzbatalde.
- 09:00. Hauteslekuaren irekiera.
- 11:00etatik aurrera. Dinamika eta DJa.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
Iñurritza.
- 09:00. Bertsolarien plazako hauteslekuaren irekiera.
- 12:00. Herri kirolak.
- 17:00. ZKEko irristaketa taldearen eskutik, herri kirolak patinetan. Norberak bere patinak eraman beharko ditu.
- 18:00. Gurpil gaineko surf ikuskizun parte hartzailea eta DJak. Norberak bere patin eta patineteak eraman beharko ditu.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
Ametsa plaza.
- 09:00. Hauteslekuaren irekiera.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
ZESTOA
- 09:00. Hauteslekuen irekiera. Goizean. Txistulariekin kalejira.
- Eguerdian. Trikitilariekin kalejira.
- Ondoren. Mokadua eta txotxa.
- 19:30. Rodeo taldearen kontzertua, plazan.
- 20:00. Hauteslekuen itxiera.
ZUMAIA
Eusebio Gurrutxaga plaza.
- 09:00. Hauteslekuen irekiera.
- 11:00. Haur jolasak.
- 12:00. Pilota eta bertso erronka.
- 13:00. Zumaiako abesbatza eta bandaren saioa. Parrillan egindako txorizoa eta saiheskia.
- 16:00. Mus eta eskoba txapelketak.
- 17:00. Kirolarien arteko erronka.
- 17:30. Plaza dantzak.
- 18:30. Rodeo taldearen emanaldia.
- 19:30. AGE taldearen emanaldia.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
Victoriano Arrate etorbidea (Alai auzoko hiru plazak).
- 09:00. Hauteslekuen irekiera.
- Goizean. Musika.
- Arratsaldean. Zumba saioa, tatuajeen erakustaldia eta gazteen arteko erronka.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
Oikia.
- 09:00. Hauteslekuen irekiera.
- 10:30. Hamaiketakoa.
- Ondoren. Pilota partidak.
- 14:00. Herri bazkaria.
- Arratsaldean. Herri kirol jolasak.
- 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
- Egunaren amaieran. Bertso saioa Errota Berri bertso eskolaren eskutik.