Urola Kostan herri galdeketak egingo dituzten herrietako ordezkariak atzo arratsaldean Zumaian bildu ziren. (Gorka Zabaleta)
Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra? galdetuko dute igandean Urola Kostako zortzi herritan egingo dituzten herri galdeketetan: Aizarnazabalen, Azkoitian, Errezilen, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. Guztira, 16 urtetik gorako 48.412 hautesle daude deituta igandean boza ematera. Iritsi da herritarrek hitza hartzeko garaia, erabakitzeko eskubidea praktikan jarriz olatua sortzeko unea. Horretarako, aurrez aipatutako zortzi herrietan 31 hautesleku jarriko dituzte igandean, eta horiek 09:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.
Azpeitiko Hitzarturen lekukoa hartuta,
Urola Kosta izan olatu! leloarekin herriz herri galdeketak sustatzeko taldeak sortu zituzten iaz: Haizatu, Aizarnazabalen; Urrats, Azkoitian; Aiazi, Errezilen; Brankan, Getarian; Baliza, Orion; Zarahitz, Zarautzen; Hitziturri, Zestoan; eta Ontziratu, Zumaian. Abenduan herri eragile horiek denak Zarauzko Modelo aretoan elkartu eta igandeko galdeketako galderaren berri eman zuten.
Ondoren, kontsultak egin ahal izateko sinadurak bildu zituzten herriz herri, eta 8.691 sinadura batu zituzten orotara. Honako sinadura kopuru hauek lortu zituzten herriz herri: Aizarnazabalen, 120; Azkoitian, 1.955; Errezilen, 169; Getarian, 629; Orion, 615; Zarautzen, 3.153; Zestoan, 610; eta Zumaian, 1.440.
Galdeketak egin ahal izateko herritarren atxikimendua lortu ondoren, maiatzaren 7rako eskualdeko arlo desberdinetako eragileen babesa jaso zuten, eta kontsulta antolatzeko lan desberdinetako lantaldeak antolatu dituzte. Astez aste, olatua hazten joan da, eta igandean lehertuko da festa giroan. Horretarako, herriz herri egun beteko egitarauak osatu dituzte.
Inportantea, parte hartzea
Galdeketak antolatzen jardun duten taldeek herritarrak boza ematera deitu eta animatu dituzte.
Bai edo
Ez erantzunaren gainetik, parte hartzeak irabaztea nahi dute talde eta eragile horiek.
Mikel Elorza abokatu zarauztarra Zarauzko herri galdeketako berme batzordeko kidea da, eta haren iritziz, igandean egingo den galdeketan "bereziki inportantea" da parte hartzea: "Igandeko herri galdeketarekin erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko da, eta, kasu horretan, bereziki inportantea da ahalik eta parte hartze handiena izatea, batez ere baiezko boza emanda; baina baita lanean eta inguruan, mugimenduan, parte hartuz. Horrek plus bat ematen dio galdeketari, eransten dio jendeak gogoa daukala galdeketan parte hartzeko eta erabakitzeko prest daudela herritarrak".
Urola Kostako igandeko herri galdeketek erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendua hazten lagunduko duela uste du Elorzak. "Igandeko eskualdeko galdeketek egingo dutena da, beste hainbat eskualdetan eta herritan egin denarekin, eta etorkizunean egin daitezkeenekin, olatua gehitu eta ur gehixeago ekarri. Igandeko herri galdeketen olatuak ekarpen berri bat egingo du, eta horrek guztiak balio izango du ardura politikoak eta tresnak dauzkatenek erabaki dezaten; behintzat, konturatu daitezen jendeak zer nahi duen benetan, jendeak erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera duela eta hori gauzatu nahi duela. Hau izango da batzen joatea, mugimenduari gorputz handi bat ematea".
INFORMAZIO PRAKTIKOA
-
Galdera: Nahi al duzu izan Euskal Estatu Burujabe bateko herritarra?
-
Erantzunen aukerak: Bai, Ez edo zuri.
- Aizarnazabal. 601 hautesle.
- Azkoitia. 9.447 hautesle.
- Errezil. 477 hautesle.
-
Getaria. 2.411 hautesle.
- Orio. 4.749 hautesle.
- Zarautz. 19.523 hautesle.
- Zestoa. 3.064 hautesle.
- Zumaia. 8.140 hautesle.
Guztira, Urola Kostan: 48.412 hautesle.
- 09:00etatik 20:00etara irekita egongo dira hauteslekuak botoa emateko.
- Hauteslekuak herriz herri
- Aizarnazabal. Hautesleku bakarra egongo da, Aita Soro kalean, eskolaren aurrean.
- Azkoitia. Zazpi hautesleku:
- Hautesleku bat Estrada auzoan (Xabier Munibe Ikastolan).
- Bi hautesleku Herriko plazan.
- Bi hautesleku Aita Madinabeitia plazan, Elkargunean.
- Bi mahai Trenbidearen Zumardia 1ean, Udal Liburutegian.
- Errezil. Hautesleku bakarra egongo da, herrigunean.
- Getaria. Bi hautesleku, biak Berdura Plazan.
- Orio. Lau hautesleku:
- Bi hautesleku herriko plazan.
- Bi hautesleku ikastola parean.
- Zarautz. Bost hautesleku. Hautesleku bana:
- Gurmendi Plazan.
- Aritzbatalden.
- Bertsolarien Plazan.
- Gure Ametsa Parkean.
- Udaletxe Plazan.
- Zumaia. Sei hautesleku:
- Hiru hautesleku Beheko Plazan.
- Bi hautesleku Vitoriano Arrate Etorbidean.
- Hautesleku bat Oikia auzoko plazan.
- Zestoa. Bost hautesleku. Hautesleku bana:
- Axun Arrazola Plazan.
- Foru Plazan.
- San Isidro kalean (Arroa Behea auzoan).
- Asuntzio kalean (Aizarna auzoan).
- Santa Ana Plazan (Arroa Goia auzoan).
- Boza emateko baldintzak:
- Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa, Errezil edo Azkoitiko biztanleek, eta maiatzaren 7tik aurrera 16 urte eta gehiago dituzten herritarrek eman dezakete botoa.
- Bakoitzak bere herriko edozein bozkalekutan eman dezake botoa.
- Eraman beharreko dokumentazioa.
- Nortasun Agiria, EHNA, Pasaportea edo Gida Baimena.
- Dokumentazioan erroldatutako herria zehazten ez badu, errolda agiria aurkeztu beharko da hauteslekuan.
- Nola egiaztatuko da hautesleen nortasuna, bizilekua eta adina?
- Galdeketan ez da eskatuko ez herriko erroldarik erabiliko, baina sistema informartiko bat erabiliko dute pertsona batek bi aldez ez duela botoa ematen bermatzeko. Sistema horrek agiriaren zenbakia baino ez du erregistratuko.
- Behin identifikazio zenbakia erregistratzen denean, ordenagailuak ez du zenbakia berriz sartzen utziko, eta sarean konektatuta dauden gainerako ordenagailuek ere ez.
- Aizarnazabal: Aroa Artola, Imanol Sagardui eta Pedro Jose Manterola.
- Azkoitia: Iñaki Lopez, Elena Zabala eta Agurtzane Azpeitia.
- Getaria: Joseba Iribar, Mikel Haranburu, Idoia Arrieta eta Mirene Begiristain.
- Errezil: Izako Zinkunegi, Luis Berrondo eta Iñaki Iurrebaso.
- Orio: Jokin Izagirre, Imanol Zabaleta eta Ruben Iglesias.
- Zarautz: Esther Agirre, Juanjo Alvarez, Andoni Eizagirre, Mikel Elorza, Amagoia Gurrutxaga, Iñigo Iruretagoiena, Joakin Landa eta Ainhoa Murua.
- Zestoa: Maria Uria, Garbiñe Aramendi eta Alazne Olaizola.
- Zumaia: Montse Atxega, Lucia Arzuaga, Migel Angel Aperribai, Iñaki Agirrezabalaga eta Oihana Zulaika.
- Nazioarteko eta euskal herriko begiraleak
- Agustin Erkizia. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
- Jasna Gora Antola Salaberria. Bilboko Askapenako Koordinatzailea.
- Joxe Arregi. Deustuko Gizarte Zientzien eta Humanitateen Fakultatean irakaslea. Teologian lizentziatua.
- Josu Juaristi. EH Bilduko Europarlamentaria.
- Lorea Agirre. HUHEZI-ko irakaslea eta Jakineko zuzendaria. Informazio Zientzietan lizentziatua.
- Maria Jesus Aranburu. Gipuzkoako Kultura eta Euskara Foru Diputatu eta irakasle ohia.
- Mikel Zubizarreta Orbegozo. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan ikasketak eginak EHUn eta Azkoitian zinegotzi eta alkateordea izandakoa. Gipuzkoako Urak enpresako antolaketa burua Urola bailaran.
- Maddalen Arzallus Antia. Itzulpengintza eta interpretazioko ikasketak eginak ditu Gasteizen. Bertsolaria, bertso irakaslea eta abeslaria.
- Gerard Pijoan Homs. Ekonomian lizentziatua Pompeu Fabra Unibertsitatean. OMNIUM-eko lehendakariodea.
- Jordi Sanchez Picanyol. Zientzia Politikoetan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoan. Bartzelonako Unibertsitatean zientzia politikoetako irakasle ohia. ANC-eko lehendakaria.
- Alan Sandry. Doktore eta idazle galestarra. Europa Institutuko Indetitateen politologoa Swnasea Unibertsitatean eta Plaid Cymru alderdi abertzaleko kidea.
- Josu Albero. Euskal Wikipediako eta ICEC-eko kidea.
- Jon Sarasua Maritxalar. Doktoratua Informazioen Zientzietan. HUHEZIn irakaslea.
- Francisco Letamendia Ortzi. Politikari ohia eta EHUko irakaslea.
- Julio Abascal Gonzalez. Konputagailuen Arkitektura eta Teknologiako Unibertsitatean katedraduran. Irakaslea EHUn.
- Jexux Larrañaga. Ikerlaria eta Irakaslea. Lizentziatua Gizarte eta Kultur Antropologian.
- Leandro Bello Croce. Sukalde zuzendaritzako eta analisi eta kontrol kalitateko goi mailako teknikaria. Argentinarra.
- Nikolas Bernier Deslauriers. Hezkuntzan eta Arteetan lizentziatua Montrealgo Unibertsitatean. Australiarra.
- Laxaro Azkune. Kazetaria, idazlea eta bertsozalea. Hitzartuko bozeramailea.
- Joxe Joan Gonzalez Txabarri. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia 2003tik 2007ra. Filologoa, HABEko zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea 80eko eta 90eko hamarkadetan.