Jose Manuel Martin eta 'Estay' irabazle, Zumaiako santelmoetako zaldi lasterketan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 2a

Bigarren postua Imanol Mujikarentzat izan zen ('Luky') eta hirugarrena Ander Iruretagoienarentzat ('Eusebio')

Zaldi lasterketaren une bat. (Peio Romatet - Baleike) Atzo jokatu zen, Zumaiako Itzurungo hondartzan, santelmoetako zaldi lasterketa. Jose Manuel Martin izan zen irabazlea, Estay zaldiarekin. Bigarren postua Imanol Mujikarentzat izan zen, Lukyrekin, eta hirugarren tokian sailkatu zen Ander Iruretagoiena, Eusebiorekin. Eguraldi petralari egin behar izan zioten aurre parte-hartzaileek eta ikusleek, baina irudi ederrak utzi zituen lasterketak. Peio Romatetek ateratako argazkiekin bilduma osatu dute Baleiken.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide