Emiliano Lopez Atxurra: "Petronorrek ez du ezer ezkutatzen. Ezer ere ez"

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 2a, 17:30

Gardentasuna konpainiaren industria jardueraren oinarri sakona dela dio Lopez Atxurrak. Tecnaliako presidentea ere bada, eta Ibilekoa, eta Orkestrakoa. Euskal industriak garai berrietara egokitu behar duela dio, "nondik gatozen ahaztu gabe". 'Berria' egunkarian elkarrizketatu dute Lopez.

Emiliano Lopez Atxurra. (Petronor.eus) Enpresa munduan euskararen erabilera normalizatu nahi du Emiliano Lopez Atxurrak (Zumaia, Gipuzkoa, 1956), eta ardura horretatik dator elkarrizketa eman izana euskarazko egunkariari halako asko ematen ez dituen Petronorreko presidenteak. Aukera baliatuz, eta haren ibilbidea eta hark hitzaldietan esandakoak ezagututa, ezin Lopez Atxurrari Petronorri buruz soilik galdetu. Zenbait galderari erantzun zehatza ematea ezinezkoa du, delitua izan litekeelako administrazio kontseiluren bateko informazioa ematea, adibidez. Baina ez da gelditu erantzun gabe; "zarauztarra zarelako, e!", esan du zumaiarrak, irribarrea ahoan. Zer iruditzen zaizkizu Frantziako hauteskundeen lehen itzuli honetako emaitzak? Susmoa dut erreparatu diezula hango bozei. Emaitzak interesgarriak izan dira; Europako Batasunaren ikuspuntutik itxaropentsuak dira, eta espero dut Macronek haize berriak ekarriko dituela. Europaren eta globalizazioaren ezintasunek protekzionismoaren aldeko mugimendua ekarri dute. Ni ez nago protekzionismoaren alde: batetik, konfrontazioa ekartzen duelako, eta, bestetik, jende guztiak daukalako eskubidea lan egiteko, bizitzeko aukerak edukitzeko. Protekzionismoa indarrean izan balitz, Indiak, Txinak eta hainbat lurraldek ezin izango zuketen euren industria garatu. Protekzionismoak zer esan nahi du: gure etorkizuna besteen etorkizunaren truke dela? Espainia Europako Batasunean ez balitz sartu, gure sare industriala eta gure ekosistema teknologiko industriala ez ziren garatuko orain garatuta dauden bezala. Arrisku garai batean bizi garela diozu zuk. Globalizazioak eta komunikazioen garapenak hainbat inpaktu ditu gure bizitzan. Gauzak aldatzen ari dira, ekonomia digitala aldatzen ari da, telekomunikazioekin komunikazioak aldatu egin dira, gure kultura portaerak aldatzen ari dira. Beste ikuspegi bat behar da. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide