Herri galdeketarako aurretiazko botoa eman daiteke herriz herri

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 27a

Maiatzaren 7ko herri kontsultekin lotuta, larunbaterako Girotze Festa antolatu dute Azkoitian; Zarautzen, berriz, Erabaki Fest kontzertuak izango dituzte.

Aurretiazko botoa ematen, Zarautzen. (Zarahitz) Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra? galderarekin herri kontsulta egingo dute maiatzaren 7an Urola Kostako zortzi herritan: Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia. Galdeketak egin ahal izateko herritar eta talde ugariren babesa jasotzen ari dira. Era berean, herriz herri galdeketak sustatzeko sortutako taldeek eta dinamikek egun horretan botoa emateko modurik ez dutenei parte hartzeko aukera jarri diete. Hala, herriz herri aurretiazko botoa emateko hitzorduak ipini dituzte. Asteburuan, festak Azken asteotan herri galdeketa girotzen joateko hitzaldiak, solasaldiak, mahai inguruak, kalejirak... egin dituzte. Baina, kontsultarako egun gutxi falta direla ere festa giroa sortuko dute larunbatean: Azkoitian egun guztiko Girotze Festarekin eta Zarautzen Erabaki Festekin. Hona hemen datozen egunetako egitaraua, herriz herri:
  • Azkoitia (Urrats) Apirilaren 28 arte. Aurretiazko botoa emateko aukera Azkoitiko Gure Esku Dagoren lokalean (Azoka Plazan), 10:00etatik 12:00etara eta 17:30etik 19:30era. Apirilak 29, larunbata. Girotze Festa. -11:00-13:00. Aurretiazko botoa emateko aukera Azkoitiko Gure Esku Dagoren lokalean (Azoka Plazan). Etxetik mugitu ezin eta botoa eman nahi dutenek propio eskatu beharko dute Urratsekoekin harremanetan jarrita. - Goizean, txosna, plazan. - 12:00. Haurrentzako jolasak plazan. - 12:30. Haurrentzat eta gaztetxoentzat pilota jolasak Kontzejupean. - 13:00. Argazki erraldoia plazan. - Ondoren, triki poteoa. - 18:00. Kantu jira, eliz ataritik abiatuta. - 22:30. Petti, Plaza Berrian.
  • Errezil (Aiazi) Bihar, apirilak 28. 16:30etik 19:30era, aurretiazko botoa emateko mahaia, herrigunean. Apirilak 30, igandea. 10:00etatik 13:00etara, aurrez botoa emateko mahaia jarriko dute.
  • Getaria (Brankan) Bihar, apirilak 28. - 19:15ean, Gure Esku Dagoko Angel Oiarbideren hitzaldia izango da, udaletxeko pleno aretoan. - 19:00etatik 21:00etara, aurretiazko botoa emateko aukera Getariako plazan. Apirilak 30, igandea. 12:00etatik 14:00etara, aurretiazko botoa emateko aukera San Prudentzion. Maiatzak 5, ostirala. 19:00etatik 21:00etara, aurrez botoa emateko aukera Getariako plazan.
  • Orio (Baliza) Gaur, apirilak 27. 11:30etik 12:30era aurretiazko botoa emateko aukera egongo da Balizaren lokalean (herriko plazan).
  • Zarautz (Zarahitz) Aurretiazko botoa emateko egunak eta tokiak: - Apirilak 29tik maiatzaren 5era, Zarahitzen lokalean: astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara. - Gaur eta bihar, 10:00etatik 14:30era, Lizardi institutuan. - Bihar, apirilak 28. 17:00etatik 20:00etara, Itxasmendin eta Vista Alegren. - Apirilak 29, larunbata. 11:00etatik 14:00etara, Itxasmendin eta Vista Alegren. - Apirilak 30, igandea. 11:00etatik 14:00etara, Urtetan. - Maiatzak 2, asteartea. 16:30etik 20:00etara, Iñurritzan. - Maiatzak 3, asteazkena. 16:30etik 20:00etara, Aritzbatalden. Apirilak 29, larunbata. Erabaki Fest. - 17:00-22:00. Elektropeña eta Rubio DJa, Gaba tabernaren terrazan. - 23:00. Munoako Karpan, kontzertuak: Hortzaka eta Katuarra!.
  • Zestoa (Hitziturri) Bihar eta etzi. 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara aurretiazko botoa emateko aukera dago, Gure Esku Dagoren lokalean, Portale kalean. Maiatzak 4 eta 5. 18:00etatik 20:00etara, GEDren lokalean (Portale kalean).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide