https://youtu.be/xXGa3sxafnM
Atzo, San Telmo egunaren bezperan, egin zuten Zumaian festetako danborrada nagusia. Gauerdian igo zuen Jose Luis Urruzuno arrantzale ohiak Kofradiako bandera, danborradak San Telmoren martxa jotzen zuen bitartean. Jendetza bildu zen Erribera kalean eta kofradia inguruan uneaz gozatzeko, bideoan ikus daitekeenez.
Bandera igo aurretik, kofradia barruan omenaldia jaso zuten Jose Luis Urruzunok eta Jose Miguel Irigoien ermitako zaindariak. Urruzunok Kofradiaren zapia eta txapela jaso zituen; eta Irigoienentzat, zapiaz gain, San Telmoren ermitako irudia duen oroigarri bat.
Danborradako argazkiak ikusteko, joan
Baleike.eusera