BIDEOAK: San Telmo Eguna ari dira ospatzen Zumaian

Baleike.Eus 2017ko apirilaren 24a

San Telmo Eguna ari dira ospatzen gaur, astelehena, Zumaian. Goizean, ohiturari jarraituz, prozesioa egin dute parrokiaren eta San Telmo ermitaren artean. Hona hemen, prozesioaren bideo bat: https://www.youtube.com/watch?time_continue=2&v=t1qfQE1C-h4 Parrokiatik prozesioan abiatu aurretik, baina, Zumaiako Udal Musika Bandak Alkate soinua jo du. Udaletxetik parrokia aurrera bidea egin dute udal ordezkariek musika lagun dutela. Alkate soinuaren bideoa da honakoa:
https://www.youtube.com/watch?v=jv7UDipE-VE Alkate soinuarekin eta prozesioarekin ez da Zumaiako Udal Musika Bandaren gaurko jarduera amaitu. Behin San Telmoren irudia parrokiara itzulita, kalejiran atera dira Kofradiara bidean. Bertan egin dute hamaiketakoa. Hona hemen, bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=I2Y7UgVee3I  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide