Gaur arratsaldeko Zumaiako pilota partidak zuzenean emango ditu Ataria Irratiak

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

Eskuz Banakako Txapelketako final zortzirenetakoa jokatuko dute gaur Iñaki Artolak eta Unai Lasok Zumaiako Aitzurin

Eskuz Banakako Txapelketako final zortzirenetakoa jokatuko dute gaur Iñaki Artolak eta Unai Lasok Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Zumaiako garaileak Iker Irribarriaren aurka jokatuko du final laurdenetan, maiatzaren 1ean, Eibarren. Partida nagusiaren aurretik, Arretxe II-Albisu eta Arteaga-Larunbe bikoteen arteko binakakoa izango da. 17:00etan hasiko da norgehiagoka. Ataria Irratiak zuzenean emango du pilota partida 17:30etik aurrera. Tolosaldean 107.6 fm-n izango da entzungai, eta Tolosaldetik kanpo ataria.eus webgunearen bidez partida entzuteko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide